We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Tenpluak Erre

by Liher

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

1.
Arrain Hilak 03:28
ARRAIN HILAK Aske ote da txoria hegoengatik? Edo ahula ote da tamainarengatik? Ezin dugu inoiz jakin Errebelde ote gara zapalkuntzagatik? Ala otzan ote gara zapalkuntza hori kuestionatzen dutenekin? Erregeak zein dira peoiez jositako taula honetan? Kulturaren engranaien olio faltaz Aberasten diren horien memoria falta Ahaztuta nondik zatozten? Libre izateko Gauza bat beharrezko Sormenari oztopo Egiteari uko Ahaztuta nora goazen? Musikaren erreinuan agintzeko Bihotza gorde arima saltzeko libre zara itsasora daraman korrontea aukeratzeko arrain hilak bezalaxe sortu, saldu, ahaztu eta hil bada irtenbiderik arnasgunerik Erregeak zein dira peoiez jositako taula honetan? Sortu, saldu, ahaztu ta hil
2.
NOR DA PIZTIA? Basoan ezkutaturik Nork ehizatzen du nor? Milagarren eguna beirazko zingira honetan Letaginetatik daridan hatsak badu zer esan Kakotik zintzilik gelditu ziren ametsak Haragi puska naiz edertasunaren mesedetan Plastikozko ezkutuek, tantaka dituzuen orratzek Zorizko estadistikek Salbu mantentzen zaituztela uste duzue Ereindakoaren ustela gordinik jango duzue Basoan izkutaturik bada hainbat pizti aske Nork ehizatzen du nor? Animalia orok defendatzen du odolez bada ere bere gotorlekua Animalia orok erasotzen du bortxatu duen hura, galdetzeko: Nor da piztia?
3.
SISMOGRAFOA ETA LURRIKARA Bareak badu ezinegon bat Ertzean bizi nahi dugunongan Gure lurrean dardarizoak Matxura dakar sismografoan Arrakaletan bizi den urak Badu zer konta bizimoduaz Basamortutzen diren orduak Fruitua jaso nahi ta ezinduak Egunen zauri lehorrez gozatzen ikasiak Galerak utzitako hutsaz zer ospa daukagunak Patua lurrikaretan errausten dugunak Gara. Senaren plaka tektonikoak Aspaldi irla bihurtuak Elkar batzeko intentzio errudun itsuaz Porrotak gure mendilerroak Sismografoa ta lurrikara Bando berean indartu gara
4.
Penitentzia 04:55
PENITENTZIA Biderik bihurrena hartu nuen Barkamenaren zelaiaren bila Arantzen saminaz gozatu nuen Katarsi, estasi nahiko ezean Hala irakatsi didate bederen Herejez mozorrotutako apaizek Erruak egiten gaitu hoberen Ea nork sentitzen duen gogorren Penitentzia arren! Harri astunak bota norberaren teilatura Pisuaz jausten bada mina amaituko da Ta orduan zer? Ondo ikasia dugun lezio Ez da barerik ekaitzik gabeko Egunak dira gauaren ondoko Munstroei atsedena emateko Bizitza motza dela esan ziguten Motzegia zoriona lortzeko Zizareak dira bakarrak hemen Ez dutenak inoiz goserik pasako Jauna penitentzia arren! Harri astunak bota norberaren teilatura Pisuaz jausten bada mina amaituko da Ta orduan zer?
5.
Zamalagun 03:29
ZAMALAGUN Zamalagun arazo berbera dugu Esaidan zamalagun, itxaropenaren haziak agortu zaizkizu? Ez, hosto eroririk ez udaberrian Ez, malko itorik ez edalontzian Zamalagun, zure tunelak argirik ez du Zamalagun, ez al zara ohartzen, pisu hori zuk sortu duzu Ez, hosto eroririk ez udaberrian Ez, malko itorik ez edalontzian Jaiotzetik zupakiaz gain oparitzen digute gure hobia aitzurtzeko pala
6.
OSKOL GOGORRENA Ezjakinak batzen gaitu Ikasiak, iritziak, banantzen gaituzten gisa Orduan zergatik ote Zure mandamentuak janarazten dizkidazula? Zu segi zure lehian Pulpitutik begira Sotana jantzi beharrik ez, interakzio guztietan barreiatzen duzu dogma (baina kontuz) jainko autoizendatuak Deabru bilakatzean bikoitz hartzen du zigorra Zu segi zure lehian Pulpitutik begira Jaitsi gabe narrastion putzura Lohirik ez zure besaulkian Azpimundu honetan Pozoia jana da, gosea lana da Zure gaztiguei immuneak gara Izutzeko gai denak ongi daki zein den puntu ahulena Izutua izan denak ongi daki non den oskol gogorrena (x2) Azpimundu honetan Immuneak gara
7.
ERLOJUAREN MAITALE Erlojuaren maitale naiz, debozio otzana Orratzak iltzaturikan tinko buruan eta sabel barruan Zuriz margoturik paretak, denbora izoztuz Meditazioan maisu naiz segundu bakoitza zenbatuz Infinitua agortzen den zerbait Bihurtzeko arriskuaz harrotzeko gara gai Zaharkitzapen programatuak Noiz eramango nauen erabaki dezan ez dut nahi Eguna da hemen, baina zergatik, ilun bada? Noiz, noiz, denbora ahazteko garaia, garaia, garaia Infinitua agortzen den zerbait Bihurtzeko arriskuaz harrotzeko gara gai Zaharkitzapen programatuak Noiz eramango nauen erabaki dezan ez dut nahi
8.
Beltz Gara 04:16
BELTZ GARA Iluntasunak ematen dit adorea Ukitzeko begiek ikusi nahi ez dutena Itsu berriak oker uste duen bezala Gainontzekoentzako ikusezina dela Beltz gara eguna hasten denean Beltz gara denok berdin itzalpean Beltz gara kolore guztiak nahastean Beltz gara Argia banintz bahituko nuke ilunetan laztantzen den oro Argia banintz ilunduko nuke laztanetan bahitzen duen oro Beltz gara… Sinestesikoen munduan zein zapore ote du aitormenaren beldurrak? Metakrilatorik sendoenak ezin du oztopatu gure izana Iluntasunak ematen dit adorea… Beltz gara…
9.
FRAPPUCCINO TO TAKE AWAY Autobusak oka egiten, oinezkoentzako kaleetan zirimolatzen diren horiek dira hemen jabe auzoa zen hilerrirantz doaz ezer jakin gabe Nora irits daiteke hiri honen palletazio kulturala? Opari paper batez bildu dute gure inguru naturala Aldarriak turismo izar, amaren denda krisiak itxi, Frapucchino to take away, gure mina salgai Hitz berriak ikasi behar, bada sare zahar baten hondamena ulertu nahi Zuentzako ikurriñak Zubi gaina dena argi, ikuskizun, Zubi azpia bertakoentat azken gotorleku Ederra bista, errekonkista Nora irits daiteke hiri honen palletazio kulturala? Opari paper batez bildu dute gure inguru naturala
10.
AMETSAK UKIGAI Aukeran duzu gure alderik umilena Zintzo izan gaitezke, saria eman hurrena Lo nahi gaituena ergel handiena Atzoko ametsak gaur ukigai Galtzen goaz herra Idiak irriz doaz aurrera Emaidazu gerra Aitzakiren bat bihurtzeko naizena Lo nahi gaituena ergel handiena Atzoko ametsak gaur ukigai
11.
Erostrato 04:08
EROSTRATO Zilbor heste ebakien kondena Ispilu biderkatuen krudela Garai honen zigorrik handiena Gure azalari kateaturik gaudela Altxor baten bila hasi ote zenuen bidea? Gezurrezko ontzietan bilatzen duzu asea Zure nia, hain da sendo, gu gabe ezer ez dela Umezurtza izateaz kontzienteago da orbela Denok dugu Erostrato bat pospoloa eutsiz hatzetan Xuxurlatuz Artemisaren tenplua bihurtzeko errautsetan Mingain-dantzaren diana leihate eta paperetan Jakingo bagenu su horrek gu geu erreko gaituela Ospearen sari pozoindua Artearen inkoherentzia loratua Burujabetzearen egarriz eta Zauriak miazkatzerako orduan Bakarrik ez.

about

Donostiako IN Estudioan Iñigo Etxarrik grabatua.
Bateriak Urdulizko Tio Peten grabatuak.
Bonbereneako Karlos Osinagak nahastua.
Azkarateko Mamia estudioan Jonan Ordorikak masterizatua.

credits

released February 7, 2018

license

all rights reserved

tags

about

Liher Donostia San Sebastian, Spain

Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz
osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko
materiala biltzen dituena. Pieza guzti horien baturak amodioa, bortizkeria eta emakumearen
bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute.
... more

contact / help

Contact Liher

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Liher, you may also like: