Hauts

by Liher

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €10 EUR

     

1.
03:50
2.
03:15
3.
4.
03:35
5.
6.
04:19
7.
03:41
8.
9.

credits

released September 14, 2016

tags

license

all rights reserved

about

Liher San Sebastián, Spain

Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia. 2015eko udaberrian "Arrazoi gutxi Denbora Asko" maketa grabatu zuen Zaldibiko HaizeBazterrak sorkuntza espazioan. 2015eko azaroan taldea estreinatu zuen. Orain proiektua sendotu da, ‘Hauts’ proposamena borobildu dute eta, musikaz eragiteko eta asaldatzeko gogotsu heldu dira. ... more

contact / help

Contact Liher

Streaming and
Download help

Track Name: Hauts
Hauts bihurtzen doaz azalak gauez gau
Geruza ukigarrien holokaustoa
Hauts dira ezpainak, begiak parez pare

Hauts dira eskuak dantzalekuetan
Hauts, masailak etxeko ateetan
Hauts bihurtzen jaiotzetik irakasten digute

Eta hauts izatera kondenatua banago
nahiago urarekin nahastu eta lokatz
bihurtu betirako zuen oinetan itsasteko

Pigmalion nabari zuen Caronterekin
Track Name: Kaiola
Ei, zure kontzientzia naiz
goizeko lauretan ohean zaudela esnatzen zaituena
eta galdetzen dizut, zer egin duzun gaur
probetxuzkoa denik etorkizunera begira.

Ei, zure pazientzia niaz
hurrengo batean lortuko duzula esaten dizun hori
eta iradokitzen dizut zain, egoteko zain,
gainontzekoek manipulatzen zaituzten bitartean.

Ei, zure inozentzia naiz,
egoeraren biktima zarela sinestarazten dizuna
eta agintzen dizut geldi, egoteko geldi
eta kexu aritzeko beti.

Ei, zure askatasuna naiz.

Tximeleta bat zara kaiola baten
tarte handiko barrotez inguraturik
hego bat zartatua duzu eta,
eta esan dizute ezin duzula hegan egin.
Track Name: Lurrean Hegan
Gailur zuria, atzean ortzia gero eta gertuago
Kautxuzko hortzak, harrixkak dantzan, ez egin atzera so
Hatz bat jaso eta hodeia zulatu eguzkia ukitzeraino
Ez da sentsazio ederragorik hautazko bertigoa baino

Lurrean hegan

Pentsa dezakegu lurrazala guretzako zimurtu zela
Zer du garaierak menderaezin eta aske sentiarazten gaituela
Track Name: Esnea Zuri
Gezurra hartu eta bortxa dezakegu
denok beregandik zati bat edukitzeko.
Horrela denok sentituko ginake berezi
baina ardi beltzak beti emango du esnea zuri

Gizakia beti izan da
bere burua engainatzeko bezain azkarra
egia gordinegia zaigu eta
hortzak apurtzeko beldurrez bizi gara.
Ispiluen aurrean ere asmatzen dugu islada.

Nahiago dugu lo egin
ametsetan aske sentitzen garelako.
Nahiago dugu kantu egin
arazoei aurrez aurre begiratu baino.

Gizakia beti izan da
bere burua engainatzeko bezain azkarra
nola esan begiko zaitudala
neuk ere ez badut sinetsi nahi.
Zuk, zure ahuldadea ezkutatzen ere ez duzu lan makala.

"Ez esan gezurrik" agindu ziguten
hodeien gainean paradisua zegoela esaten zigutenek.

Esnea zuri.
Track Name: Kiskaliz Berpiztu
Zelatan da erauntsia
Mugarik ez du norberaren auziak
Burua lurpean ezkutatzean
Ereiten den haziak

Kanborretan utzitako kezkak hozten ez badira ere
Nola jaioko ginateke berriz sutondorik gabe?

Zulo beltzen sehasketan
Itxaron zerrenda dagoela diote
Azaleratzeak ez du lekurik
Deserrian bazaude

Eta beti gora goaz luma berriak astinduz
Eta beti gora goaz, kiskaliz berpiztuz
Track Name: Maitemina
Elkar maita ezazue minez
maiteminak hala dioenez.
Jos ezazu bihotza arantzez,
maiteaz harro egoteko xedez.

Neurtzen baduzu bestearen
amodioa doluaren bidez,
zentzurik al du sentitzeak plazerra ez den ezer?

Elkar maita ezazue minez
maiteminak hala dioenez.
Utz ezazu bizia iraungitzen
maiteaz ez banantzearren.

Konturatzerako bazaude
saretik atera ezinez,
zentzurik al du sentitzeak plazerra ez den ezer?

Elkar maitatu zuten minez
maiteminak hala zioenez,
eta ikustean neskak esnatzean
mutilaren bisaia zuritzen
labana hartu eta esan zuen,
sabelean iltzatu aurrez:
"zentzurik al du bizitzeak, bera ez bada hemen?"
Track Name: Ez Egin Topa
Ez gaudela zorretan
Sartu dadila zuen buruetan
Ez gabiltza brometan

Baduzu nahikoa lan uste baduzu
hankari lotutako aingura zaigula kendu
eta gaur zure mailara igotzeko eskua ematen badidazu
lasai, ez dizut ezer zor
Argi eduki ezazu ez dela bera norbait errespetatu ala mirestea
mozorro azpian nahi banauzu, nire hitza kentzen badidazu
asko dago egiteko

Bide zaila egin dugun arren
baditugu milaka eragozpen
Filmeetako neska-heroiak takoiekin korrika
ez gaituzte engainatzen!

Gogoratu ezazue gaur zoro denak
biharko egunean arrazoia eduki ohi duela
Beraz irainen aurrean mantendu zure iritzia
eta denborak egingo du dena
Jada hemen ez dauden emakumeen
psikofoniak distortsio honetan bihurtuta
jo dezagun rock and rolla, dantza dezagun iraultza
baina oraindik ez egin topa
Track Name: Gizarte Likido
Likidotan urtu zait iragana.
Oraina galduta, haizeak narama.

Memoriaren lapurrak zelatari,
apur bat behatzaile denak badaki.
Norbaiten borondatea eskuratzeko,
nahikoa zaiola dena ahantzarazi.

Gizarte likido.

Memoriaren lapurrak zelatari,
apur bat behatzaile denak badaki.
Norbaiten borondatea eskuratzeko,
nahikoa zaiola dena ahantzarazi.

Urrun da egunsentia.
Gertuegi psikosia.
Mamuek badute zeregina.

Geruzaka metatzen doa memoria
Buru-kale, horma, hilerri guztietan.
Baina denbora gurpil bat da maldan behera
iragana putzu beltzetan itotzen duena.

Gertakizunetik kontakizunera jauzia
beti borreroaren lumaren eskuetan.
Ezkutatu eta aldatzeko libre direnak
pozoina dira gure edalontzietan.

Ez dakit nola heldu naizen hona,
poltsikoak hutsik, buruan beruna.
Nola azaldu gogoratzen ez duzuna?
Ez dakit nola heldu naizen hona,
itsu ibilia.

Gizarte likido.
Track Name: Behazun Beltza
Zabuka zoaz etxera, farolak elkarri oihuka
Hontzak kaioletan, zure aztarnak euripean desagertzen
Kontainer ondoko kristal zatietan milaka begi salatari

Giltzak sarrailan sartu ezinik
Biolazio metaliko zapuztua
Eta betiko galdera buruan bueltaka:

Zein irri erosiko diozu gaurko egunari?