1. |
Zilbor Zentrifugalak
05:11
|
|||
ZILBOR ZENTRIFUGALAK
Izarrak gauaren esklabutzatik atera
Euren distiraz ametsak fabrikatu ez daitezen
Amets faltsuak, egurrezko hegodunak
Itxaropena erosteko balio dutenak
Erakutsidazu paradisura daraman bidezidorra
Baina geldi gaitezen hor
Moztu ditzagun bertako atea eusten duten sokak
Eta itxi dezagun betiko
Parentesiak dira benetako testua
Bertatik askatzen da egia
Egia erlatiboa
Zilbor zentrifugalak
Dibortzia ditzagun ilargia eta eguzkia
Ez gaitezen tematu ez dagoen tokitik zerbait ateratzen
Onar dezagun zeruertza ez dela helmuga
Ekaitzak ez direla jainkoen haserrea
Parentesiak dira benetako testua
Bertatik askatzen da egia
Egia erlatiboa
Parentesiak dira benetako testua
Bertatik askatzen da egia
Egia erlatiboa
|
||||
2. |
Azken Gozamena
04:13
|
|||
AZKEN GOZAMENA
Denbora lo ezaren taupadaz jan eta ez dut lortu asetzea.
Larria da noraezean dabilen izotz puska bat sentitzea.
Urtzearen beldurrez bizi gara, patu dugula jakin arren.
Batzuk talka egiten iaioak dira besteak hondoratzearren.
Ta itsaso zabal hontan ezer lagungarria ikasi badut
Da hobe dela mantentzea kostalde berotik urrun
Biderik gabe ezin galdu,
Ahorik gabe ezin egarritu
Bizirik gabe ezin zendu.
Oraindik ez gaude hondoa jota, baina zati handiena dugu urpean
Bizitzeko behar dugun arnasa garesti ordaindu behar da
Mundu hau ezin aldatu, beldur hau ezin kitatu, gure arrakalak gatzez, gure arrakalak gatzez.
Ta itsaso zabal hontan ezer lagungarria ikasi badut
Da hobe dela mantentzea kostalde berotik urrun
Ur gaineko egonkortasun ezak biziraunarazten gaitu
Arriskuaren deiak azala izozten baitigu
Baina bizirik sentitzeak sufritzea baldin badakar
Emaidazu azken gozamena segundu gutxira akatzeko
Nahiago eguzkiaren samurrak ur bihurtuta hil nazan
Hondoratuta ito baino
Hondoratuta ito baino
Hondoratuta…
|
||||
3. |
Itzalari
04:07
|
|||
ITZALARI
Egun lainotsuak dira lagun
Kandela bat piztu dut zu gertu sentitzeko
Galdu ez zaitudala sumatu dut
Hitz hauek esan nahi dizkizut barrenak askatzeko
Bizitzaren haize ufadek,
Kandelari putz in nahi diote,
Gure arteko jostura ahula
Puntadaz puntada askatzeko
inoiz erdi ez zena laurden sentitzeko
Laranja erdibituen baso erdian
bila ta bila aritzen gara
geure isla itzultzen ez duten ispilu apurtuetan
gotortzen gara, gotortzen gara.
Egun grisenetan ikusezin,
Baina beti hor jarraitzen duzu.
Zapata orotara josirik
Iluntasuna borrokatuz
Zukuaren odola amorruz xurgatuz
Laranja erdibituen…
Iparrorratz apurtuak eman dizkigute jaiotzean
Bakardadeari beldurra josi bularrean
Kanpoan bilatzen dugu barnean daukaguna
Gure itzalari beldur, gure itzalari beldur
Biluzik nago zure aurrean
Eta ez dut inongo lotsarik
Ez du inork ulertzen zergatik
Zaren niretzat hain garrantzitsu
Kandelaren argizaria
Laster agortuko da eta
Badakit itzultzear zarela
Metaforaren kobazulora
Lehen eguzki printzek berriz elkartuko gaituzten arte
|
||||
4. |
Hilkutxa Bat
03:53
|
|||
HILKUTXA BAT
Hilkutxa bat nahi dizut egin
Dirurik ez, beraz, eraikiko dut eskuekin
Zure zimurrek egin dezaten lo arin
Zure azken oroimenek ez dezaten ihes egin
Gogorik ez duzu jada arnasteko
Mamu artean bizi zara dagoeneko
Eta zure sustraiek mila kiribil egin dituzte lur hontan eta inguruko lore denak dituzte ito.
Dituzte ito.
Dituzte ito.
Ehun uztaidun enborra moztuko dut
Hazten jarraitu ez dezan
Zure sufrimenduarekin amaituko dut
Gero maite zaitudala esan
Hartu aizkora esku biekin
Biratu gerria kolpe azkar batekin
Eta hozka egin hor, hotz eta gogor, haragi mardulean zainak moztu arte, orbaina ireki arte, ezpalak lehertu arte,
zure hitza, bizitza hitsa itzali arte.
Eta ehun uztaidun enborra moztuko dut
Hazten jarraitu ez dezan
Zure sufrimenduarekin amaituko dut
Gero ahaztuko ez zaitudala esan
Hilkutxa bat nahi dizut egin (x4)
|
||||
5. |
Nire Magalean
03:52
|
|||
NIRE MAGALEAN
Maitia zu ez zara ispiluan ikusten duzun hura
Komun zuloak esan dizuna
Zure galtzen hutsarte horrek ozenki oihu egin arren
Haien erreguei gor bihurtu zara. Bihurtu zara…
Maitia denbora asko jada hitz egin ez dugula
Zer darabilkizu galduta duzun buru hortan?
Zer da zure arimaren ertzak jaten ari den pizti hura?
Nire magalean jarri ta bota, behar duzu ta
Nik gura aldizkarietako emakumeen itxura
Entzun esatera noakizuna
Zarena zarelako zaude maite zaituen jendez inguraturik
Irudia ez da zure altxorraren kutxa besterik, hori besterik
Zure saihetsei eskatuko diet birikak besarkatu ditzatela
Zure aldakei eskatuko diet dantza eginarazi zaitzatela
Zure begiei galdetuko diet non galdu duten distira gaztea
Ta zuk segi, bitartean, ihesean…
Ama, nik gura aldizkarietako emakumeen itxura
Entzun esatera noakizuna.
Zarena zarelako zaude maite zaituen jendez inguraturik
Irudia ez da zure altxorraren kutxa besterik, hori besterik
Maitia zu ez zara ispiluan ikusten duzun hura
|
||||
6. |
23 Kilo
04:37
|
|||
23 KILO
Zure ile beltzak bele bat gogorarazten zidala esan nizun behin
Orain badakit haiek ez direla haragi bila ibiltzen zu bezainbeste.
Orlegiz margotu zenituen nire basamortuak plastikozko lorez
Eta gaur oraindik bakar bat zimeldu ez den arren harea dut amets
Birikak odolez puztuta ditut
Intzirika, banoa hegoak astinduz
Zoritxar xamurra topa dezazun irrikaz, irrikaz.
Barreak, desirak, ehun euro ta lau kulero fakturatu; hogeita hiru kilo.
Popatik hartzera bidali zintudan arren ni naiz ez dena hemen geldituko
Geldituko.
Birikak odolez puztuta ditut
Intzirika, banoa hegoak astinduz
Zoritxar xamurra topa dezazun irrikaz, irrikaz.
Eta hariak bagara ni gehiegitan korapilatu naiz
Baina horri esker ez naiz inoiz apurtuko
Eta harriak bagara ni gehiegitan lokaztu naiz
Baina agian horregatik ez naiz sekula higatuko
Birikak odolez puztuta ditut
Intzirika, banoa hegoak astinduz
Zoritxar xamurra topa dezazun irrikaz, irrikaz.
|
||||
7. |
Hego-orratza
04:51
|
|||
HEGO ORRATZA
Geldi bidegurutzean
Ta gezirik ezean
Senari jarraitzeko esan didate baina
Hego-orratz bat dut sabelean
Eta amildegiaren hortz leunduek
Beherantz naramate.
Nora zoaz horren azkar
Galde egin zidan
Hartu nuen bidean zegoen agureak
Zein da zure helmuga
Nik esan nion zein izango da
Heriotza ez bada
Zeinek dio suak kiskaltzen duela
Jakin arren ez duzunik ikutuko berriz
Zeinek dio badenik zoramena
Baino irakasle hobeagorik
Zutaz espero den hori
Egin bitartean
Igo behar dugun malda ote da gure bizitza
Eta berriz bidegurutzean
Aukera bat egin beharrean
Amildegiaren zirrara alboan utzita.
Zeinek dio suak kiskaltzen duela
Jakin arren ez duzunik ikutuko berriz
Zeinek dio badenik zoramena
Baino irakasle hobeagorik (x2)
|
Liher Donostia San Sebastian, Spain
Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz
osatutako transmedia proiektua da,
musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko
materiala biltzen dituena. Pieza guzti horien baturak amodioa, bortizkeria eta emakumearen
bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute.
... more
Streaming and Download help
If you like Liher, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp