We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Arrazoi gutxi, denbora asko

by Liher

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
ZILBOR ZENTRIFUGALAK Izarrak gauaren esklabutzatik atera Euren distiraz ametsak fabrikatu ez daitezen Amets faltsuak, egurrezko hegodunak Itxaropena erosteko balio dutenak Erakutsidazu paradisura daraman bidezidorra Baina geldi gaitezen hor Moztu ditzagun bertako atea eusten duten sokak Eta itxi dezagun betiko Parentesiak dira benetako testua Bertatik askatzen da egia Egia erlatiboa Zilbor zentrifugalak Dibortzia ditzagun ilargia eta eguzkia Ez gaitezen tematu ez dagoen tokitik zerbait ateratzen Onar dezagun zeruertza ez dela helmuga Ekaitzak ez direla jainkoen haserrea Parentesiak dira benetako testua Bertatik askatzen da egia Egia erlatiboa Parentesiak dira benetako testua Bertatik askatzen da egia Egia erlatiboa
2.
AZKEN GOZAMENA Denbora lo ezaren taupadaz jan eta ez dut lortu asetzea. Larria da noraezean dabilen izotz puska bat sentitzea. Urtzearen beldurrez bizi gara, patu dugula jakin arren. Batzuk talka egiten iaioak dira besteak hondoratzearren. Ta itsaso zabal hontan ezer lagungarria ikasi badut Da hobe dela mantentzea kostalde berotik urrun Biderik gabe ezin galdu, Ahorik gabe ezin egarritu Bizirik gabe ezin zendu. Oraindik ez gaude hondoa jota, baina zati handiena dugu urpean Bizitzeko behar dugun arnasa garesti ordaindu behar da Mundu hau ezin aldatu, beldur hau ezin kitatu, gure arrakalak gatzez, gure arrakalak gatzez. Ta itsaso zabal hontan ezer lagungarria ikasi badut Da hobe dela mantentzea kostalde berotik urrun Ur gaineko egonkortasun ezak biziraunarazten gaitu Arriskuaren deiak azala izozten baitigu Baina bizirik sentitzeak sufritzea baldin badakar Emaidazu azken gozamena segundu gutxira akatzeko Nahiago eguzkiaren samurrak ur bihurtuta hil nazan Hondoratuta ito baino Hondoratuta ito baino Hondoratuta…
3.
Itzalari 04:07
ITZALARI Egun lainotsuak dira lagun Kandela bat piztu dut zu gertu sentitzeko Galdu ez zaitudala sumatu dut Hitz hauek esan nahi dizkizut barrenak askatzeko Bizitzaren haize ufadek, Kandelari putz in nahi diote, Gure arteko jostura ahula Puntadaz puntada askatzeko inoiz erdi ez zena laurden sentitzeko Laranja erdibituen baso erdian bila ta bila aritzen gara geure isla itzultzen ez duten ispilu apurtuetan gotortzen gara, gotortzen gara. Egun grisenetan ikusezin, Baina beti hor jarraitzen duzu. Zapata orotara josirik Iluntasuna borrokatuz Zukuaren odola amorruz xurgatuz Laranja erdibituen… Iparrorratz apurtuak eman dizkigute jaiotzean Bakardadeari beldurra josi bularrean Kanpoan bilatzen dugu barnean daukaguna Gure itzalari beldur, gure itzalari beldur Biluzik nago zure aurrean Eta ez dut inongo lotsarik Ez du inork ulertzen zergatik Zaren niretzat hain garrantzitsu Kandelaren argizaria Laster agortuko da eta Badakit itzultzear zarela Metaforaren kobazulora Lehen eguzki printzek berriz elkartuko gaituzten arte
4.
Hilkutxa Bat 03:53
HILKUTXA BAT Hilkutxa bat nahi dizut egin Dirurik ez, beraz, eraikiko dut eskuekin Zure zimurrek egin dezaten lo arin Zure azken oroimenek ez dezaten ihes egin Gogorik ez duzu jada arnasteko Mamu artean bizi zara dagoeneko Eta zure sustraiek mila kiribil egin dituzte lur hontan eta inguruko lore denak dituzte ito. Dituzte ito. Dituzte ito. Ehun uztaidun enborra moztuko dut Hazten jarraitu ez dezan Zure sufrimenduarekin amaituko dut Gero maite zaitudala esan Hartu aizkora esku biekin Biratu gerria kolpe azkar batekin Eta hozka egin hor, hotz eta gogor, haragi mardulean zainak moztu arte, orbaina ireki arte, ezpalak lehertu arte, zure hitza, bizitza hitsa itzali arte. Eta ehun uztaidun enborra moztuko dut Hazten jarraitu ez dezan Zure sufrimenduarekin amaituko dut Gero ahaztuko ez zaitudala esan Hilkutxa bat nahi dizut egin (x4)
5.
NIRE MAGALEAN Maitia zu ez zara ispiluan ikusten duzun hura Komun zuloak esan dizuna Zure galtzen hutsarte horrek ozenki oihu egin arren Haien erreguei gor bihurtu zara. Bihurtu zara… Maitia denbora asko jada hitz egin ez dugula Zer darabilkizu galduta duzun buru hortan? Zer da zure arimaren ertzak jaten ari den pizti hura? Nire magalean jarri ta bota, behar duzu ta Nik gura aldizkarietako emakumeen itxura Entzun esatera noakizuna Zarena zarelako zaude maite zaituen jendez inguraturik Irudia ez da zure altxorraren kutxa besterik, hori besterik Zure saihetsei eskatuko diet birikak besarkatu ditzatela Zure aldakei eskatuko diet dantza eginarazi zaitzatela Zure begiei galdetuko diet non galdu duten distira gaztea Ta zuk segi, bitartean, ihesean… Ama, nik gura aldizkarietako emakumeen itxura Entzun esatera noakizuna. Zarena zarelako zaude maite zaituen jendez inguraturik Irudia ez da zure altxorraren kutxa besterik, hori besterik Maitia zu ez zara ispiluan ikusten duzun hura
6.
23 Kilo 04:37
23 KILO Zure ile beltzak bele bat gogorarazten zidala esan nizun behin Orain badakit haiek ez direla haragi bila ibiltzen zu bezainbeste. Orlegiz margotu zenituen nire basamortuak plastikozko lorez Eta gaur oraindik bakar bat zimeldu ez den arren harea dut amets Birikak odolez puztuta ditut Intzirika, banoa hegoak astinduz Zoritxar xamurra topa dezazun irrikaz, irrikaz. Barreak, desirak, ehun euro ta lau kulero fakturatu; hogeita hiru kilo. Popatik hartzera bidali zintudan arren ni naiz ez dena hemen geldituko Geldituko. Birikak odolez puztuta ditut Intzirika, banoa hegoak astinduz Zoritxar xamurra topa dezazun irrikaz, irrikaz. Eta hariak bagara ni gehiegitan korapilatu naiz Baina horri esker ez naiz inoiz apurtuko Eta harriak bagara ni gehiegitan lokaztu naiz Baina agian horregatik ez naiz sekula higatuko Birikak odolez puztuta ditut Intzirika, banoa hegoak astinduz Zoritxar xamurra topa dezazun irrikaz, irrikaz.
7.
Hego-orratza 04:51
HEGO ORRATZA Geldi bidegurutzean Ta gezirik ezean Senari jarraitzeko esan didate baina Hego-orratz bat dut sabelean Eta amildegiaren hortz leunduek Beherantz naramate. Nora zoaz horren azkar Galde egin zidan Hartu nuen bidean zegoen agureak Zein da zure helmuga Nik esan nion zein izango da Heriotza ez bada Zeinek dio suak kiskaltzen duela Jakin arren ez duzunik ikutuko berriz Zeinek dio badenik zoramena Baino irakasle hobeagorik Zutaz espero den hori Egin bitartean Igo behar dugun malda ote da gure bizitza Eta berriz bidegurutzean Aukera bat egin beharrean Amildegiaren zirrara alboan utzita. Zeinek dio suak kiskaltzen duela Jakin arren ez duzunik ikutuko berriz Zeinek dio badenik zoramena Baino irakasle hobeagorik (x2)

about

Liher-en lehen aurkezpen lana.
Zaldibin (Gure Bazterrak / Haize Bazterrak sorkuntza espazioa) Beñat Antxustegiren eskutik grabatua eta masterizatua.
Pasai Donibanen Iñigo Etxarriren eskutik grabatua eta masterizatua.
Portada: Laura Gasca.

Eskerrak: nire familiari, Laurari, lagunei ta lehengusinari, Txustari eta Etxarriri bereziki eta nire bizilagunei horrenbesteko pazientzia edukitzeagatik.

credits

released May 3, 2015

license

all rights reserved

tags

about

Liher Donostia San Sebastian, Spain

Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz
osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko
materiala biltzen dituena. Pieza guzti horien baturak amodioa, bortizkeria eta emakumearen
bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute.
... more

contact / help

Contact Liher

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Liher, you may also like: