We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hauts

by Liher

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR

     

1.
Hauts 03:50
Hauts bihurtzen doaz azalak gauez gau Geruza ukigarrien holokaustoa Hauts dira ezpainak, begiak parez pare Hauts dira eskuak dantzalekuetan Hauts, masailak etxeko ateetan Hauts bihurtzen jaiotzetik irakasten digute Eta hauts izatera kondenatua banago nahiago urarekin nahastu eta lokatz bihurtu betirako zuen oinetan itsasteko Pigmalion nabari zuen Caronterekin
2.
Kaiola 03:15
Ei, zure kontzientzia naiz goizeko lauretan ohean zaudela esnatzen zaituena eta galdetzen dizut, zer egin duzun gaur probetxuzkoa denik etorkizunera begira. Ei, zure pazientzia niaz hurrengo batean lortuko duzula esaten dizun hori eta iradokitzen dizut zain, egoteko zain, gainontzekoek manipulatzen zaituzten bitartean. Ei, zure inozentzia naiz, egoeraren biktima zarela sinestarazten dizuna eta agintzen dizut geldi, egoteko geldi eta kexu aritzeko beti. Ei, zure askatasuna naiz. Tximeleta bat zara kaiola baten tarte handiko barrotez inguraturik hego bat zartatua duzu eta, eta esan dizute ezin duzula hegan egin.
3.
Gailur zuria, atzean ortzia gero eta gertuago Kautxuzko hortzak, harrixkak dantzan, ez egin atzera so Hatz bat jaso eta hodeia zulatu eguzkia ukitzeraino Ez da sentsazio ederragorik hautazko bertigoa baino Lurrean hegan Pentsa dezakegu lurrazala guretzako zimurtu zela Zer du garaierak menderaezin eta aske sentiarazten gaituela
4.
Esnea Zuri 03:35
Gezurra hartu eta bortxa dezakegu denok beregandik zati bat edukitzeko. Horrela denok sentituko ginake berezi baina ardi beltzak beti emango du esnea zuri Gizakia beti izan da bere burua engainatzeko bezain azkarra egia gordinegia zaigu eta hortzak apurtzeko beldurrez bizi gara. Ispiluen aurrean ere asmatzen dugu islada. Nahiago dugu lo egin ametsetan aske sentitzen garelako. Nahiago dugu kantu egin arazoei aurrez aurre begiratu baino. Gizakia beti izan da bere burua engainatzeko bezain azkarra nola esan begiko zaitudala neuk ere ez badut sinetsi nahi. Zuk, zure ahuldadea ezkutatzen ere ez duzu lan makala. "Ez esan gezurrik" agindu ziguten hodeien gainean paradisua zegoela esaten zigutenek. Esnea zuri.
5.
Zelatan da erauntsia Mugarik ez du norberaren auziak Burua lurpean ezkutatzean Ereiten den haziak Kanborretan utzitako kezkak hozten ez badira ere Nola jaioko ginateke berriz sutondorik gabe? Zulo beltzen sehasketan Itxaron zerrenda dagoela diote Azaleratzeak ez du lekurik Deserrian bazaude Eta beti gora goaz luma berriak astinduz Eta beti gora goaz, kiskaliz berpiztuz
6.
Maitemina 04:19
Elkar maita ezazue minez maiteminak hala dioenez. Jos ezazu bihotza arantzez, maiteaz harro egoteko xedez. Neurtzen baduzu bestearen amodioa doluaren bidez, zentzurik al du sentitzeak plazerra ez den ezer? Elkar maita ezazue minez maiteminak hala dioenez. Utz ezazu bizia iraungitzen maiteaz ez banantzearren. Konturatzerako bazaude saretik atera ezinez, zentzurik al du sentitzeak plazerra ez den ezer? Elkar maitatu zuten minez maiteminak hala zioenez, eta ikustean neskak esnatzean mutilaren bisaia zuritzen labana hartu eta esan zuen, sabelean iltzatu aurrez: "zentzurik al du bizitzeak, bera ez bada hemen?"
7.
Ez Egin Topa 03:41
Ez gaudela zorretan Sartu dadila zuen buruetan Ez gabiltza brometan Baduzu nahikoa lan uste baduzu hankari lotutako aingura zaigula kendu eta gaur zure mailara igotzeko eskua ematen badidazu lasai, ez dizut ezer zor Argi eduki ezazu ez dela bera norbait errespetatu ala mirestea mozorro azpian nahi banauzu, nire hitza kentzen badidazu asko dago egiteko Bide zaila egin dugun arren baditugu milaka eragozpen Filmeetako neska-heroiak takoiekin korrika ez gaituzte engainatzen! Gogoratu ezazue gaur zoro denak biharko egunean arrazoia eduki ohi duela Beraz irainen aurrean mantendu zure iritzia eta denborak egingo du dena Jada hemen ez dauden emakumeen psikofoniak distortsio honetan bihurtuta jo dezagun rock and rolla, dantza dezagun iraultza baina oraindik ez egin topa
8.
Likidotan urtu zait iragana. Oraina galduta, haizeak narama. Memoriaren lapurrak zelatari, apur bat behatzaile denak badaki. Norbaiten borondatea eskuratzeko, nahikoa zaiola dena ahantzarazi. Gizarte likido. Memoriaren lapurrak zelatari, apur bat behatzaile denak badaki. Norbaiten borondatea eskuratzeko, nahikoa zaiola dena ahantzarazi. Urrun da egunsentia. Gertuegi psikosia. Mamuek badute zeregina. Geruzaka metatzen doa memoria Buru-kale, horma, hilerri guztietan. Baina denbora gurpil bat da maldan behera iragana putzu beltzetan itotzen duena. Gertakizunetik kontakizunera jauzia beti borreroaren lumaren eskuetan. Ezkutatu eta aldatzeko libre direnak pozoina dira gure edalontzietan. Ez dakit nola heldu naizen hona, poltsikoak hutsik, buruan beruna. Nola azaldu gogoratzen ez duzuna? Ez dakit nola heldu naizen hona, itsu ibilia. Gizarte likido.
9.
Zabuka zoaz etxera, farolak elkarri oihuka Hontzak kaioletan, zure aztarnak euripean desagertzen Kontainer ondoko kristal zatietan milaka begi salatari Giltzak sarrailan sartu ezinik Biolazio metaliko zapuztua Eta betiko galdera buruan bueltaka: Zein irri erosiko diozu gaurko egunari?

credits

released September 14, 2016

license

all rights reserved

tags

about

Liher Donostia San Sebastian, Spain

Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz
osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko
materiala biltzen dituena. Pieza guzti horien baturak amodioa, bortizkeria eta emakumearen
bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute.
... more

contact / help

Contact Liher

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Liher, you may also like: